NOR
GARA
Euskadira hurbiltzen diren pertsonei lagundu nahi diegu: bizikleta-ibilbide interesgarriak eta politak eskainiz. Kalitatezko zerbitzuak eta ibilbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu; bai kilometroak bai profilak pertsonaren arabera aldatuz. Egun baterako ibilbideak, egun erdikoak edota etapetako ibilbide antolatuak ditugu.
Gure lurraldea erakustea gustuko dugu eta, gainera, txirrindularitzaren zaletu gara.
Enpresa txikia gara. Bidaia-agentzien arloan esperientzia zabala dugu. Bizikleta-bidaiak antolatzen urte batzuetako espezializazioa dugu
Adibidez, ziklista-taldeak Eslovakia, Argentina eta Txile bezalako herrialdetara eraman ditugu. Gaur egun, Euskadiko ibilbideak antolatzeari jartzen diogu gure arreta. Baditugu zerbitzuen kalitate altua eskatzen duten bezero zorrotzak. Bike Spain, Iberocycle, Unique traveler bezalako erreferentziazko enpresekin lan egiten dugu eta gure zerbitzuak eskaintzen dizkiegu.
Kalitatezko hornitzaileak ditugu: konfiantzako gidak, hotelak, garraiolariak eta jatetxeak.
IZENA EMAN ETA ONGI PASA
Zalantzarik ez izan eta anima zaitez, goza ezazu gure ibilbide pertsonalizatu batekin; horien artean bilaketa egin, eta zure mailakoa eta tarte on bat pasatzeko egokiena aukeratu.